4.500 milioi urte atzera eginez gero, Lurra nebulosa batetik sortu zen.
Planetoide desberdinek talka egitean, Lurra geruza ezberdinez osatzen hasi zen.
Behin osatu zela, asteroide batek Lurrarekin talka egin zuen haren zati bat
kanporatuz eta Ilargia deritzon satelitea eratuz. Horrez gain, meteoritoek
zeramaten uraren ondorioz, hidrosfera eta atmosfera sortu ziren.
Duela 4.000 milioi urte, lehenengo izaki bizidunak agertu ziren. Izaki
bizidun horien artean, bakterioak zeuden. Hauek, fotosintesia garatzean, oxigenoa heldu zen
atmosferara aurreneko aldiz. Beraz, geruza honen konposaketa guztiz aldatu zen.
Gainera, pentsatzen denez, zelula prokariotiko anitzen elkarketarekin batera,
lehen zelula eukariotoak sortu ziren. Azkeneko hauek gerora, animaliak,
landareak, onddoak eta protistoak sortu zituztelarik.
