Gaur egungo gizartean, plastikozko poltsen erabilera arduratsua sustatu beharko litzateke.
![]() |
| Argazkiaren iturria |
Aurreko sarreran aipatu bezala, Lurraren kutsaduran eragiten duen faktore garrantzitsuetako bat, autoek izurtzen dituzten gasak izaten dira. Hala eta guztiz ere, hori ez da ezagutzen dugun faktore bakarra. Horien artean, asko daude eta gaur plastikozko poltsen inguruan arituko natzaizue.
Ohikoa denez, gure eguneroko bizitzan egiten ditugun hainbat eginkizunetan, plastikozko poltsa anitz erabiltzen ditugu. Esaterako: erosketak egiterakoan, lagun bati zerbait eman behar diogunean, eta abarretan. Nahiz eta, konturatu ere ez garen egiten, plastikozko poltsa anitz pilatzen ditugu etxean, eta horietako askok ez ditugu ezta erabiltzen ere. Hots, poltsa horren barruan dagoen edukia atera bezain laster, poltsa tolestu eta etxeko armairu batean gordetzen dugu, hurrengo batean nolabaiteko erabilera emango diogularen ustetan. Gehienetan, horrela izaten da, ordea, ez ditugu guztiak erabiltzen.
Aldaize aldizkariak, 2010eko urrian argitaratu zuen 41.alean, plastikozko poltsen inguruko berri interesgarria idatzi zuen (artikulua irakurri nahi izanez gero, aldizkariaren ale hori blog-aren eskuma aldean izango duzue erabilgarri , 6.orrialdean). Bertan, estatu espainiarreko biztanle bakoitzak, urtean 238 plastikozko poltsa erabiltzen dituela dio. Hau da, 97.000 tona gutxi gorabehera. Zifra hauek, harrigarriak dira norberaren kontsumo propioa dela aintzat hartzen badugu.
