![]() |
| Argazkiaren iturria |
Birziklapena, gizartean gero eta gehiago sustatzen saiatzen garen fenomenoa da. Modu horretan, gehiago erabiliko ez ditugun material horiei, bestelako erabilgarritasuna eman diezaiekegu: elementu berriak sortuz edo makina batzuen bidez, material horiek berrituz.
Era horretan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin birziklapena lantzeko gero eta jarduera gehiago proposatzen dira urtero. Ildo beretik jarraituz, gogoratzen dut nola Lehen Hezkuntzan nengoelarik, birziklapenaren inguruan jarduteko, ikasturteko denbora tarte jakin batean zehar zenbait ekintza gauzatu genituen. Tarte horretan, desberdinak izan ziren eman genituen pausoak; lehenik eta behin, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagueran, material berriztagarriak eta berriztaezinak, baita Lur planetaren kutsadura ere jorratzen ari genituelarik, klasean papera, plastikoa eta material organikoak sailkatzeko ontzi desberdinak kokatu genituen ikasgelako esparru desberdinetan. Eginkizun honek, gure baitan eragin zuen, Lurraren kutsadura ekiditeko prozesu horretan parte hartzen genuela ohartu baikinen. Gainera, ariketa bateko zirriborroak egiterakoan edo atsedenaldi euritsuetan marrazkirik egin nahi bagenituen, gehiago erabiliko ez ziren fotokopiaturiko orriak banatzen zizkigun irakasleak. Banatu ezean, kutxa batean pilatzen zituen soberan zeuden fotokopiaturiko orri horiek, eta ikasleok eskubide osoz orriren bat behar izatekotan, bertara jotzen genuen.
