![]() |
| Argazkiaren iturria |
![]() |
| Argazkiaren iturria |
Aurreko sarrerak aintzat harturik, ikusi ahal izan dugun moduan, gaur egun kutsadura nagusi da. Beraz, eta gaurko sarrera honen bidez aurkeztuko dizuedalarik, urarengan eragindako kutsadura hori, berotegi efektuaren eta gizakiok orokorrean sortzen dugun zaborraren ondoriozkoa da.
Ura, gizakiok bizirauteko behar dugun baliabide garrantzitsua eta ezinbestekoa, baita baliabide berriztagarria da ere. Baina, gizakien jarduera anitzen ondorioz, ura hain kutsaturik egon daiteke, ezen gerora erabilgarria izateari utz diezaiokeen. Beraz, ibaietako, lakuetako eta itsasoetako urak, kutsaturik ager daitezke, batik bat. Latiniando-ren arabera, kutsadura eragiten duten faktore horietako batzuk, honakoak dira:
- Desegin organikoetatik, uretan sartzen diren agente patogenoak (birusak, bakterioak, eta abar); edota oxigenoa behar duten horiek.
- Substantzia kimiko inorganikoak, hau da, metal toxikoz konposaturiko azidoak. Esaterako; merkurioa, artsenikoa eta beruna, zeinak ura pozoitzen duten.
- Landareen nutrienteek, itsas-azpiko landareen gehiegizko hazkundeak sor dezake. Hauek, gerora hil eta deskonposatu egiten dira, uretan ageri den oxigeno guztia agortuz, eta ekosistema horretako espezieen heriotza sortuz.
- Substantzia kimiko organikoak. Adibidez: petrolioa edo plastikoa. Azkeneko honi erreparatuz, plastikoari buruz, blog honetako aurreko sarrera batean informazio gehiago topa dezakezue, gehiago jakin nahi izatekotan.
- Sedimentuak edo esekita ageri den materia. Honi dagokionez, lurrean aurki daitezkeen partikula disolbaezinak dira, eta uraren kutsadura eragiten duten iturririk nagusienak dira.
- Substantzia erradiaktiboak, zeinak minbizia eta sortzetiko gabeziak sor ditzaketen.
- Beroak. Izan ere, batzuetan urari ur beroa atxikitzen zaio, eta honek bertako oxigeno kopurua murrizten du.
Horrez gain, izakiek egunero zabor kopuru handia sortzen dute, kopuru honen zati handia ibaietara, nahiz lakuetara isurtzen dutelarik. Antza denez, gizartea oraindik ez da konturatu zaborra uretara isurtzeak ekar ditzakeen baldintza latzak zer nolakoak izan daitezkeen. Izan ere, gure Lur planetan, gero eta ur edangarri gutxiago aurki daiteke. Gainera, berrietan entzun dezakegunez, gero eta lehorte gehiago daude. Ildo beretik, pertsonek egiten duten uraren kontsumo neurrigabearen eraginez, ur litro asko xahutzen dira, ondorioak zeintzuk izan daitezkeen aintzat hartu gabe. Ondorio horiek, ecologismo.com-ek aurkezten dituenen artean honako hauek aipatu beharrekoak dira:

