2012-09-24

Autoen kutsadura neurtzeko semaforoa

  Pasaden irailaren 19an, Vitoria-Gazteizen, autoek isurtzen duten kutsadura maila neurtzeko semaforoa jarri zuten. Hain zuzen ere, Avenida Gasteizen aurki dezakegu. Era horretan, auto bakoitzak zenbateko kutsadura igortzen duen neur daiteke. Ikerketa-lan hau, 10 egunetan zehar burutuko da.
  Semaforoaren esanahia:
  • Argi berdea pizten bada: kutsaduraren igorpen maila txikia da.
  • Argi laranja pizten bada: kutsaduraren igorpen maila ertaina da. Beraz, ez da egokia eta ingurumenarentzat kaltegarria dela esanahi du.
  • Argi gorria pizten bada: kutsaduraren igorpen maila oso altua dela esanahiko du.
  Modu honetan, teknologiaren bitartez, kutsadura isurpenak kontrolatzeko bestelako proposamena adierazi nahi izan dute. Era berean, gidariek eta orokorrean gizarteak ingurunearen babesaren gainean izan beharko luketen kontzientziaren gain eragin nahi da.

  Ikerketa honen inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, hona hemen EITB 2-ko teleberrian igarritako berrriaren bideoa:
OHARRA: hurrengo bideoa ikusi nahi izatekotan, klikatu "+ irakurtzeko" ageri den estekan.

Bideoaren iturria
  
  Konturatzen ez bagara ere, kutsadura gure ingurunean modu kaltegarrian eragiten duen faktore azpimarragarria da. Gainera, gizarteari neurriak hartzeko hainbat proposamen aurkeztu bazaizkio ere, oso gutxi dira hau martxan jartzen eta horrekiko ardura adierazten dutenak.

  Horregatik, teknologia eta haren metodo bitartekariak gero eta anitzagoak direnez, eta jendeak horri arreta gehiago jartzen dionez, honelako proposizioak egitea interesgarria izan daiteke. Are gehiago, Lehen Hezkuntzan, non ikasleen artean erabiltzen ziren ikasteko material didaktikoak bilakatuz joan diren historian zehar. Gaur egun, arbel digitalak eta ordenagailuak erabiltzen direlarik gehien bat. Horrez gain, era honetan jardutea, dinamikoagoa izaten da haurrentzat eta berdin gerta daiteke tresna teknologiko hauekin.
 
  Aurkezturiko ikerkuntza metodo honen bidez, ikasleek, zein gizarteak orokorrean, kotxeen kutsadura mailaz jabetu daitezke, eta horren gainean jarrera kritikoa aurkeztu euren errealitatera moldatuz. Besteak beste; garraiobide publikoak erabiltzea, edota hezkuntzaren kasuan, bai ikasgelan, bai familia instituzioan beharrezko neurriak hartzea eta proposatzea, gure gizartean hain garrantzitsua den gai hau landuz. Horrela, eta ahal den heinean guztion parte-hartzea sustatuz, emaitza hobeagoak lor ditzakegu Lur planeta babestuz.

No hay comentarios: