2012-12-10

Ingurunea lantzeko jolas interaktiboak

  Blog honen amaierara heldu garelarik, azkeneko sarrera gisa, aurreko sarreretan jorratutakoa lantzeko zenbait jolas interaktibo proposatuko dizkizuet. Hauek, birziklapenaren eta natura beraren inguruan aritzeko erabilgarriak izan daitezke, Lehen Hezkuntzako ikasle ororentzat zuzendurik daudela. Eragozpen bakarra, gazteleraz ageri direla da, ordea, Gaztelania eta Literatura irakasgaian jorratzeko planteatu daiteke, ikastetxeren batean, ingurunearen gaia ikasturte horretako planifikazioaren barruan sartzekotan.
 
  Alde batetik, zuhaitzen eta birziklapenaren letra sopak aurkeztuko dizkizuet, bi gai hauek barne hartzen dituzten sei elementu aurkitzeko. Hona hemen gai bakoitzerako letra sopak:

  Topa itzazu zuhaitzengandik eskura ditzakegun 6 elementu:
 
  Topa itzazu birziklatu daitezkeen 6 elementu:

  Horrez gain, eta birziklapenaren gaiarekin lotura zuzena duela, bestelako jolas interaktiboa topatu dut. Azkeneko honen bidez, ikasleek kolore desberdinetako zabor-ontzi bakoitzean zer material sartu behar den ikas dezakete. Gainera, jolas honek haurren motibazioa sustatu dezake, amaieran mezu motibagarriak ageri baitira. Hona hemen birziklapena lantzeko jolasa:

  Sar ezazu objektu bakoitza dagokion zabor ontzian:

  Jolas hauek guztiek behin eginda, ondo gauzatuta daudela jakiteko emaitzak, honako web orrialde honetan eskuragarri daude : Interactivos Salud ambiental, aprende jugando. Horrez gain, jolas hauek eta ingurugiroa zaintzen ikasteko bestelako jolas interaktiboak ere  orrialde honetan aurki daitezke.
 
  Beste barik, gure Lur planeta zaintzen eta babesten jarrai dezagun bultzatzen dut pertsona oro. Horrela, eta norbere ekarpenak eginez, mundu iraunkor eta hobea lor dezakegu! 

No hay comentarios: