2012-09-17

Lur planetaren sorrera

  Wikipediako orriak kontsultatu ondoren, dakigun moduan, Lurra Eguzki-sistema osatzen duen hirugarren planeta da. Planeta hau, bizia duen bakarra da eta Eguzki-sisteman dagoenez gero, birak ematen ditu Eguzkiaren inguruan, translazio mugimenduaren bidez. Aldi berean, bere ardatzaren inguruan ere, errotazio mugimendua gauzatzen du.
4.500 milioi urte atzera eginez gero, Lurra nebulosa batetik sortu zen. Planetoide desberdinek talka egitean, Lurra geruza ezberdinez osatzen hasi zen. Behin osatu zela, asteroide batek Lurrarekin talka egin zuen haren zati bat kanporatuz eta Ilargia deritzon satelitea eratuz. Horrez gain, meteoritoek zeramaten uraren ondorioz, hidrosfera eta atmosfera sortu ziren.
Duela 4.000 milioi urte, lehenengo izaki bizidunak agertu ziren. Izaki bizidun horien artean, bakterioak zeuden. Hauek, fotosintesia garatzean, oxigenoa heldu zen atmosferara aurreneko aldiz. Beraz, geruza honen konposaketa guztiz aldatu zen. Gainera, pentsatzen denez, zelula prokariotiko anitzen elkarketarekin batera, lehen zelula eukariotoak sortu ziren. Azkeneko hauek gerora, animaliak, landareak, onddoak eta protistoak sortu zituztelarik.

Hala eta guztiz ere, eta pasaden urtean Natur Zientziak irakasgaian landu bezala, esan beharra dago, izaki bizidunez gain, gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak ere sortu zirela. Hasiera batean, Pangea izeneko kontinentea baino ez zegoen. Baina, planeta osatzen duten plaken ondoriozko urruntze-; hurbiltze- eta alboz-alboko-mugimenduen ondorioz, kontinente horren banaketa suertatu zen. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi planetak gaur egun duen itxura bera eskuratu zuela momentu horretan bertan. Hura posible izateko, milioika urte igaro izan dira pixkanaka-pixkanaka; Europa, Asia, Amerika, Afrika, Ozeania eta Antartika eratu diren arte.
Azkenik, orain dela 20.000 urte gutxi gorabehera, gizakien aurreneko zibilizazioak agertu ziren. Hauek denboran zehar, gero eta gehiago hasi dira, baita aurrerapenak ere gauzatu dituzte. Aurrerapen horien ondorioz, gaur egun ezagun dugun gizarte-teknologikoa aurki dezakegu. Aurrerapen horiek, ordea, gizakien erosotasunerako eta garapenerako aproposak badira ere, horietako askok Lur planeta kaltetzen ari dute. Esaterako: hainbat tresna teknologikoen bateriek sortzen duten kutsadura, fabriken kutsadura, eta abar.

           Hortaz, gure esku dago hori ekiditea eta gaur egun erabilgarri dagoen teknologiaz baliatuz, ingurunea eta orokorrean Lur planeta babesteko neurriak hartzea. Lurra ageri den eraldatze prozesu horretan, hobera egin dezan eta hurrengo belaunaldiek Lurra guk ezagutu dugun bezala ezagutu eta disfrutatu dezaten.
Hau guztiaz gain, ikasleek unibertsoa eta hau osatzen duten elementu desberdinak hobeto ezagutu dezaten, oso erabilgarria eta didaktikoa izan daitekeen web orrialde interesgarria topatu dut.

No hay comentarios: