2012-11-11

Berotegi efektua

  Berotegi efektua, lurrazaleko tenperatura bitartekoaren igoerari deritzo, zeina aldaketa klimatikoaren sintoma eta ondorio gisa hartzen den.

  Lillian Bird-en eta José Molinelli-en (2001) arabera, XIX. mendearen amaieratik, zientzialariek Lurraren gainazaleko tenperatura bitartekoan, igoera nabarmena sumatu dute. Igoera hori, 0.5ºF eta 1.0ºF bitartekoa izan dela uste da. Ildo beretik jarraituz, XX. mendeko hamar urterik beroenak, 1985 eta 2000 urteen artean izandakoak direla esaten da, 1998 urterik beroena izan zela aintzat hartuz. Hainbat dira berotegi efektuak gauzatu dituen eraginak: itsaso Artikoaren ur gainean zeuden izotz-puskak urtu dira, esaterako.

  Horrez gain, berotegi efektua zenbait auzien ondoriozkoa da. WWF-k dioenaren arabera, erregai fosilen errekuntza eragile nagusietako bat da. Izan ere, euren errekuntzan CO2-a kanporatzen dute atmosferara. Hala eta guztiz ere, gizakiek suertatzen dituzten bestelako jardueren eraginez ere, zeinak industrializazioarekin lotura zuzena duten, azken urteetan atmosferan biltzen diren gasen pilaketa handiagoa izatea ekarri du. Hortaz, atmosferak izan beharreko bero kopurua baino gehiago gordetzen du, eta horrek gaur egun berotegi efektua edo aldaketa klimatikoa bezala ezagutzen duguna suertatu du. 
 
  Era berean, aurreko guztia kontuan harturik, berotegi efektuak zenbait ondorio gauzatzen ditu arlo desberdinetan. Orain horietako arlo garrantzitsu batzuetan ematen ari diren ondorio nagusietako batzuk aipatuko dizkizuet:
 
KLIMA- itsasoen ur maila, pasaden mendean 4 edo 8 hazbete igo zen eta oraindik ere gehiago igotzear dagoela adierazi da. Gainera, euriteen magnitudea eta frekuentzia ere handiagotu da, eta zientzialariek 2001-2050 urteen artean, Lurraren tenperatura bitartekoa 4.5ºF igotzera hel daitekeela onetsi dute. Honek, adibidez: ekaitzen eta urakanen intentsitatea eta frekuentzia handitzea ekarriko du, duela gutxi Estatu Batuetan ikusi ditugun bezalakoak.

OSASUNA- arnasketa eta bihotzeko; intsektu tropikalen izurriteek eta deshidratazioak eragindako gaixotasunak ere ekar ditzake. Beraz, gaixotasun hauen ondorioz, heriotza kopurua handitu daitekeela diote zenbait ikerlarik.

GAINAZALEKO UREN KALITATEA- euriteen frekuentzia handitzen bada ere, aintziren eta ibaien ur maila murriztuko da, lurrunketa osagarriaren eraginez. Azkeneko hau, tenperaturaren igoeraren ondoriozkoa da, batez ere. Adibidez: zenbait ibaien emaria, urteko sasoi zehatzetan lehorturik ager daitezke.

LUR-AZPIKO UREN KALITATEA- hala nola, akuiferoak lur-azpiko ura biltzen duen iturria da, eta bertako uraren mailarik handiena, maila freatiko bezala ezaguna da. Beraz, aurretik aipaturiko tenperatura igoeraren ondorioz, maila freatiko hori murriztu daiteke, baita akuifero horretan ageri den ur kopurua ere.

FLORA ETA FAUNA- zenbait esparru kalteturik ikus daitezke, basamortutze prozesuagatik, bestelako faktoreen artean.

  Hau ekiditeko zenbait neurri har daitezke:
  • Energia elektrikoaren kontsumoa murriztea.
  • Bonbilla fluoreszenteak erabili.
  • Paper birziklatua erabili.
  • Ur kontsumoa erregulatu.
  • Oinez ibili edo garraiobide publikoak erabili.
  • Birziklatu.
  • Besteengan, berotegi efektua murrizteko ekintzen gain kontzientzia sustatzea.
  Honekin batera, eta eskolako esparrura eramanez, youtube-n aurkituriko bideo interesgarria uzten dizuet zeuen interesekoa izan daitekeelakoan. Izan ere, ikasleei berotegi efektuaren inguruko auzi eta puntu nagusiak aurkezteko era dinamikoa dela deritzot, marrazkien bidez haren irudikapena egiten baitute. Era berean, mundu mailan ezaguna den KIOTO PROTOKOLO-aren berri ere ematen da.

  Hortaz, honako bideo hau oso baliagarria suerta daiteke, klaseko material eta ezagutza transmisio moduan. Gainera, euskaraz dagoen materiala da, zeina oso zaila den horrelako materialak eskuratzea. Oraindik ere, hezkuntza sailean, euskaraz dauden baliabideen eremua oso urria baita. Azkenik eta azpimarragarria suerta daitekeela, "klima aldaketa"ren bideoak, norberak aurreneko pausoa ematea garrantzitsua dela bultzatzen du.


Bideoaren iturria

No hay comentarios: