2012-09-29

Plastikozko poltsak gizartean

Gaur egungo gizartean, plastikozko poltsen erabilera arduratsua sustatu beharko litzateke.

Argazkiaren iturria
  Aurreko sarreran aipatu bezala, Lurraren kutsaduran eragiten duen faktore garrantzitsuetako bat, autoek izurtzen dituzten gasak izaten dira. Hala eta guztiz ere, hori ez da ezagutzen dugun faktore bakarra. Horien artean, asko daude eta gaur plastikozko poltsen inguruan arituko natzaizue.
 
  Ohikoa denez, gure eguneroko bizitzan egiten ditugun hainbat eginkizunetan, plastikozko poltsa anitz erabiltzen ditugu. Esaterako: erosketak egiterakoan, lagun bati zerbait eman behar diogunean, eta abarretan. Nahiz eta, konturatu ere ez garen egiten, plastikozko poltsa anitz pilatzen ditugu etxean, eta horietako askok ez ditugu ezta erabiltzen ere. Hots, poltsa horren barruan dagoen edukia atera bezain laster, poltsa tolestu eta etxeko armairu batean gordetzen dugu, hurrengo batean nolabaiteko erabilera emango diogularen ustetan. Gehienetan, horrela izaten da, ordea, ez ditugu guztiak erabiltzen. 
 
  Aldaize aldizkariak, 2010eko urrian argitaratu zuen 41.alean, plastikozko poltsen inguruko berri interesgarria idatzi zuen (artikulua irakurri nahi izanez gero, aldizkariaren ale hori blog-aren eskuma aldean izango duzue erabilgarri , 6.orrialdean). Bertan, estatu espainiarreko biztanle bakoitzak, urtean 238 plastikozko poltsa erabiltzen dituela dio. Hau da, 97.000 tona gutxi gorabehera. Zifra hauek, harrigarriak dira norberaren kontsumo propioa dela aintzat hartzen badugu. 


Argazkiaren iturria
  Gainera, aipatzen duten moduan, plastikozko poltsa hauek, askotan haizearen edota jendearen arduragabekeriaren ondorioz, erreketan, zein basoetan amaitzen dute. Beraz, 400 urte behar izaten ditu plastikoak, guztiz degradatu ahal izateko. Baieztapen hau, norberak kontsumitzen dituen poltsa kopuruarekin bateratuko bagenu, mundua plastikozko geruza baten barruan sarturik egongo balitz bezala ageriko zen. Ildo beretik jarraituz, ohiko elementu honek; hala uretako, nola lehorreko animalien bizitzarekin ere amaitzen du. Izan ere, plastikoa oso kutsagarria da, eta aldaize aldizkariak esaten duen gisa, hegaztiak bezalako animaliek, arrainak direlakoan hau jaten dute, ito egiten direlarik.
 
  Hortaz, hau guztia aintzat hartuta, pasaden 2010ean bultzatzen hasi zen neurriarekin aurrera egin beharko genuke. Hau da, plastikozko poltsak ordezkatzen dituzten poltsa eraginkorrak eta erabilgarriak erosi beharko genituzke, besteak baztertuz. Horrela, kutsadura gutxiago sortuko genuke eta poltsa horri erabilera bat baino gehiago eman ahal izango genioke.
 
  Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, honen berri emateko jarduerak proposatzea komenigarria izango litzateke. Hala nola, birziklapenaren inguruko ekintzak egitea, non ikasleen parte-hartze aktiboa eta motibazioa nagusitzen den. Azken finean, ikasleak liburuak bezalakoak dira, eskolan ikasten duten oro, etxera eramaten dute familiari transmitituz. Era horretan, martxan jar dezakete birziklapenaren aldeko proiektua, ingurumenaren babesaren aldeko parte-hartzean laguntzen dutela sentituz.
 

No hay comentarios: