2012-11-14

Ura, zaindu beharreko altxorra!

Argazkiaren iturria
Argazkiaren iturria

  Aurreko sarrerak aintzat harturik, ikusi ahal izan dugun moduan, gaur egun kutsadura nagusi da. Beraz, eta gaurko sarrera honen bidez aurkeztuko dizuedalarik, urarengan eragindako kutsadura hori, berotegi efektuaren eta gizakiok orokorrean sortzen dugun zaborraren ondoriozkoa da.

  Ura, gizakiok bizirauteko behar dugun baliabide garrantzitsua eta ezinbestekoa, baita baliabide berriztagarria da ere. Baina, gizakien jarduera anitzen ondorioz, ura hain kutsaturik egon daiteke, ezen gerora erabilgarria izateari utz diezaiokeen. Beraz, ibaietako, lakuetako eta itsasoetako urak, kutsaturik ager daitezke, batik bat. Latiniando-ren arabera, kutsadura eragiten duten faktore horietako batzuk, honakoak dira:
  • Desegin organikoetatik, uretan sartzen diren agente patogenoak (birusak, bakterioak, eta abar); edota oxigenoa behar duten horiek.
  • Substantzia kimiko inorganikoak, hau da, metal toxikoz konposaturiko azidoak. Esaterako; merkurioa, artsenikoa eta beruna, zeinak ura pozoitzen duten.
  • Landareen nutrienteek, itsas-azpiko landareen gehiegizko hazkundeak sor dezake. Hauek, gerora hil eta deskonposatu egiten dira, uretan ageri den oxigeno guztia agortuz, eta ekosistema horretako espezieen heriotza sortuz.
  • Substantzia kimiko organikoak. Adibidez: petrolioa edo plastikoa. Azkeneko honi erreparatuz, plastikoari buruz, blog honetako aurreko sarrera batean informazio gehiago topa dezakezue, gehiago jakin nahi izatekotan.
  • Sedimentuak edo esekita ageri den materia. Honi dagokionez, lurrean aurki daitezkeen partikula disolbaezinak dira, eta uraren kutsadura eragiten duten iturririk nagusienak dira.
  • Substantzia erradiaktiboak, zeinak minbizia eta sortzetiko gabeziak sor ditzaketen.
  • Beroak. Izan ere, batzuetan urari ur beroa atxikitzen zaio, eta honek bertako oxigeno kopurua murrizten du.
  Horrez gain, izakiek egunero zabor kopuru handia sortzen dute, kopuru honen zati handia ibaietara, nahiz lakuetara isurtzen dutelarik. Antza denez, gizartea oraindik ez da konturatu zaborra uretara isurtzeak ekar ditzakeen baldintza latzak zer nolakoak izan daitezkeen. Izan ere, gure Lur planetan, gero eta ur edangarri gutxiago aurki daiteke. Gainera, berrietan entzun dezakegunez, gero eta lehorte gehiago daude. Ildo beretik, pertsonek egiten duten uraren kontsumo neurrigabearen eraginez, ur litro asko xahutzen dira, ondorioak zeintzuk izan daitezkeen aintzat hartu gabe. Ondorio horiek, ecologismo.com-ek aurkezten dituenen artean honako hauek aipatu beharrekoak dira:
  • Giza populazioan, gaixotasunen belaunaldiaren agerpena. Adibidez: hepatitis-a, kolera eta disenteria.
  • Espezieen garapenean, biziraupenean eta erreprodukzioan, ondorio kaltegarriak. Izan ere, euren sistema immunologikoa oso ahula izan daiteke, minbizia bezalako gaixotasunak ere eraginez.
  • Lur-azpitik, zabortegietatik eta lurperaturiko hondakin toxikoetatik iragazkiak sortzea.
  • Uraren kontsumoaren edo haren kontsumo ezaren eraginez, beste ekosistemetako espezieak pozoituak izatea. 
  Hortaz, horrekiko neurriak hartzen hasi beharko ginateke. Izan ere, inoiz ez da berandu gauzak modu egokian egiten hazteko, ordea, ez dezagun utzi denborak gehiago aurrera egin dezan. Batez ere, gure hurrengo belaunaldiek, zein guk geuk, baldintza kaskar horiek pairatu ez ditzagun. Honekin batera, WWF-eko web orriak, Espainiak zer nolako ur kontsumo arduragabea egiten duen argitaraturiko berria eskuragarri uzten dut. Izan ere, ingurune hurbilean, sarreran aipaturiko gertakariak ere eman daitezkeela erreparatzeko baliagarria izan daiteke, baita haiek proposaturiko ekidin neurriak praktikara eramateko ere.

  Azkenik, gaia Lehen Hezkuntzako eremura eramanez, aurrenik uraren inguruko bideo hau erabiliko nuke. Honen bitartez, uraren kutsadura sortzen duten eragileak eta ondorioak aipatu aurretik, ura eta hau inguratzen duten oinarrizko jakin beharreko elementu guztiak azaltzeko aukera ona baita. Hau da, baliagarria da, uraren sorreraren eta hau inguratzen duten bestelako atazen inguruan zerbait gehiago jakiteko. Gainera, ura zer den eta haren sorrera modu orokor batean aurkezten du, ondoren, gaur landu dugun gai honi erreferentzia eginez.

Bideoaren iturria

No hay comentarios: