2012-11-05

Zenbateko kutsadura sortzen dut?

          Lur planetari ikusmiran blog honetan zehar, Lurraren kutsadura gaiaren inguruan hainbat alor jorratu dira. Beraz, norberak bere kasuan zenbateko kutsadura sortzen duen ikus dezan, garatu dudan honako inkesta hau egitea proposatzen dizuet. Horrela, inkesta behin eginda eta lortutako emaitza ikusita, hausnarketa pertsonala sustatuko da, bakoitzak bere kontura hobekuntzak lortzeko neurriak hartzen dituelarik. Inkestaren emaitzak ikusteko sakatu +irakurtzeko esteka. Anima zaitezte eta ikus ezazue zer nolako konpromiso jarrera duzuen ingurunearekiko!

     1. Ikastolara edo lanera joateko...
    a) Garraiobide publikoa erabiltzen dut.
     b) Kotxea erabiltzen dut.
     c) Oinez edo bizikletaz joaten naiz.

     2. Gozoki bat jatean...
    a) Azala lurrera botatzen dut.
     b) Paperontzi bat bilatzen dut hura botatzeko.
     c) Poltsikoan gordetzen dut, zakarrontzirik ez badago.

     3. Nire etxean...
    a) Ez dugu birziklatzen.
     b) Birziklatzen dugu.

     4. Hortzak edo eskuak garbitzean txorrota zabalik usten duzu?
    a) Bai, hortzak edo eskuak garbitzen bukatu arte.
     b) Ez, behar dudanean baino ez dut zabaltzen.
     c) Batzuetan bai, beste batzuetan ez.

     5. Etxean, zenbat telebista dituzu?
    a) 3
     b) 2
     c) 1
     d) 3 baino gehiago.

     6. Ikasgelan, zein etxean argi elektrikoa erabiltzen dut...
    a) Egunez, zein gauez.
     b) Egunez bakarrik.
     c) Gauez bakarrik.

     7. Jostailuetako pilen energia agortzen denean...
     a) Zakarrontzira botatzen ditut.
    b) Pilentzako, baterientzako eta elementu berezi horietara bideraturiko ontzietan botatzen ditut.

     8. Sukaldatu ostean, erabilitako olioa...
     a) Harraskatik botatzen dut.
     b) Ontzi batean gordetzen dut, dagokion zabor ontzian botatzeko.
     c) Beste batzuk.

     9. Hondartzan egonda, noizbait bota duzu uretara gehiago erabiliko ez zenuen zerbait (ogitartekoaren papera, pertsona nagusien kasuan zigarroak, eta abar)?
     a) Bai.
     b) Noizbait, baina ez asko.
     c) Ez.

     10. Galdera osagarria eta gogoetara bultzatzen duena. Gaur egungo gizarteak, Lurraren egoerarekiko jarrera kontzientea eta arduratsua duela uste duzu?
    a) Bai.
     b) Bai, gero eta gehiago.
     c) Ez.
     d) Ez, gero eta gutxiago.
 
ESKERRIK ASKO!

EMAITZAK:

Lortu duzun emaitzan gehienbat...

A eskuratu badituzu: kutsadura asko sortzen duzu zure eguneroko bizitzan zehar. Beraz, zenbait neurri arduratsu hartu beharko zenituzke hori ekiditeko. Blog honetan, neurri horietako batzuk aurki ditzakezu, bestela, sarean hainbat kontsulta orri eskura izan ditzakezu ere.

B eskuratu badituzu: Lur planetak jasaten ari duen egoera horretan, zerbait laguntzen duzu. Baina, oraindik ere zenbait pauso eman ahal izango zenituzke bertan hobetzeko. Animo eutsi goiari!

C eskuratu badituzu: ZORIONAK!! Primeran aritzen zara gure planeta zaintzearen jardun honetan. Segi horrela, pixknaka-pixkanaka aurrerakuntzak lortu baitaitezke.

No hay comentarios: